Kabalgatari buruzko azalpena

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 20a

Erregeen kabalgatako lagunak, MEGABA elkarteak, urtarrilaren 5eko Erregeen kabalgatari buruzko azalpen batzuk eman nahi ditu.
MEGABA elkarteko lagunek adierazi digutenez, errege kabalgatan arazoak izan zituzten bai karrozarekin, baita zuziriekin ere.
Karrozari dagokionez, “zuhaitzetako adarrek dekorazioa puskatu eta ibilbide osoa kolokan egin zuten. Arrisku handia zen eta eroriko ziren beldur ginen,” azaldu digute.
Eta zuzirien kasuan, haizea izan zen arazoa, “ibilbide erdialdean Brigiten komentura iritsi baina lehen asko aldatu behar izan genituen eta noski, erdialdean zuziririk gabe egotea ez litzateke polita izango.”
Gauza hauek abiadura azkarragoa eraman eta kabalgata hain ikusgarria ez izatea ekarri zuen. Izan ere, antolatzaileek adierazi digutenez, nahiz eta aurten ibilbidea luzatu, aurtengo Kabalgata 30 minutuko aurrerapenarekin iritsi zen Andatza plazara.