Ogi-Berriko 1.500 euroek badute jabea

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 20a

Pablo Mutiozabal kaleko Ogi-Berri okindegiak zuen 1.500 eurotako saria Pedro Perez herritarrak eskuratu du.
Abenduan zehar txartelak banatu ditu okindegiak eta diru-saria urtarrilaren 6an burutu zen "El niño" loteria nazionaleko zozketako zenbakiarekin, 70013, bat egiten zuen txartelak lortuko zuen.
Gauzak honela, asteazkenean jaso zuen onuradunak Pedro Perezek okindegiko arduradunaren eskutik bere saria eta zertan gastatuko duen badaki gainera, “seme-alabei oparitxo bat egin, afari bat eta geratzen denarekin ikusiko da”.