Honen bitartez, gure herrian Gipuzkoan aitzindari izango den txakur-heziketa programa jarriko da martxan hurrengo astean, urtarrilaren 26an.
Programa honen helburu nagusia herritarrak animalien edukitze arduratsuaz formatu eta informatzea da. Era honetara, batetik herritarrek txakurren gorotzen araudia errespetatzea bilatzen da eta bestetik, 2010eko uztailean egindako ikastaroari jarraipena eman nahi dio Udalak.
"Ekimen honetan kultur etxean eskainiko diren sei hitzaldi eta bi ekintza praktiko egongo dira. Ekintza praktiko horiek Atsobakarreko zelaian egingo dira," azaldu zuen alkateak.
Lehenengo saioa
Lehenengo hitzaldia, arestian aipatu bezala, urtarrilaren 26an, asteazkenean izango da Manuel Lekuona kultur etxean 19:00etatik aurrera. Honetan, txakurren edukitze arduratsuari buruz hitz egingo da.