21_Txakur-heziketarako programa aitzindaria

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 21a

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek eta Manuel Villar Asociación Noble y Fiel Amigo elkarteko arduradunak hitzarmena sinatu dute gaur.
Honen bitartez, gure herrian Gipuzkoan aitzindari izango den txakur-heziketa programa jarriko da martxan hurrengo astean, urtarrilaren 26an.
Programa honen helburu nagusia herritarrak animalien edukitze arduratsuaz formatu eta informatzea da. Era honetara, batetik herritarrek txakurren gorotzen araudia errespetatzea bilatzen da eta bestetik, 2010eko uztailean egindako ikastaroari jarraipena eman nahi dio Udalak.
"Ekimen honetan kultur etxean eskainiko diren sei hitzaldi eta bi ekintza praktiko egongo dira. Ekintza praktiko horiek Atsobakarreko zelaian egingo dira," azaldu zuen alkateak.