Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bertso bikainak eta umoretsuak eskaini zituzten bi bertso eskolek atzo gauean Jalgin. Lasarte-Oriako bertso eskolatik Beñat Iguaran, Unai Muñoa eta Zigor Iriondo aritu ziren eta Zarauzko Motxian bertso eskolatik berriz Oier Aizpurua, Aitor Urbieta eta Markel Izagirre aritu ziren Imanol Lizardi gai jartzailearen gidaritzapean. Ia bi orduz jardun ziren bertsotan Imanolek jarritako gai eta ariketa bereziei erantzuten. Entzuleek ederki pasa zuten eta ordainetan txalo zaparrada ederra eskaini zieten azken agurraren ondoren.