Bi musikariak batera eta bakarka musikari handien, hala nola, Bach, Albinoni edo Telemannen lanak eskainiko dituzte.
Musika ibilbidea
Casandra Alvarez oboe joleak Errioxako kontserbatorioan edo Musikenen egin ditu bere ikasketak eta Errioxako Orkestra sinfonikoko edo Euskal Herriko Gazte Orkestrako kide izan da.
Egun Francisco Escudero kontserbatorioan organo ikasketak egiten ari da eta Lucas Macias maisuak zuzentzen duen Oboe Graduondokoan dago.
Goi mailako ikasketak
Alberto Saezek, berriz, Gasteizko Kontserbatorioan, Musikenen, Francisco Escudero kontserbatorioan egin ditu saxofoi, piano, orkestra zuzendaritza eta organo ikasketak eta egun Zaragozako Goi Mailako Kontserbatorioan organo ikasketekin jarraitzen du.
Piano eta organoko hainbat kontzertu eskaini ditu Alberto Saezek bakarlari edo laguntzaile moduan. Lasarte-Orian, iaz Antonio Merceroren omenaldian ikusi genuen, baita Robert Expert kontratenore frantsesa eta Ainhoa Mercero sopranoaren laguntzaile moduan ere.