Gasteizko Abetxuko polikiroldegian Euskadiko sanbo eta borroka txapelketa burutu zen.
Leire Zubizarreta eta Mario Garrido bikain ibili ziren txapelketan.
Bai Sanbo, eta baita borrokan ere, borrokaldiak irabazi egin zituzten, lehenengo geratu ziren haien kategorian eta, horren ondorioz, Euskadiko txapeldun titulua eskuratu zuten.
Josu Olmos ere ederki aritu zen Euskadiko Txapelketan. Bere pisuko Sanbo kategorian lehenengo amaitu zuen eta borrokan bigarrengo postua lortu zuen. Orokorrean, bigarren postua eskuratu zuen.
Alebinak txapeldun
Tolosan ospatu zen Eskola kiroleko jardunaldian, LOKEko alebinek Gipuzkoako taldekako txapelketarako sailkapena eskuratu zuten.
Lehiaketa horretan Gorka Aristondo, Beñat Loiarte, Unai Elizegi, Enara Ramirez, Romina Melissa, Jone Arroyo, Juanjo Quesada, Talib Vergara, Jorge Revuelta eta Mikel gaztetxoak gogor borrokatu ziren lurraldeko txapelketa nagusian egoteko.