Guztira Gipuzkoa osoko 28 bikotek hartu zuten parte Michelin Udal Kirol Guneko bolatokian.
Taldekako emaitzak
Urtarrilaren hasieran izan zuten denboraldiaren hasiera Taldekako txapelketarekin. Ez zuten zorte askorik izan herrikoek eta uste baino okerrago ibili ziren. Idiazabalen eta Ategorrietan urtarrilean jokatuko txapelketan azken postuan geratu ziren herriko bolariak.
Binakako emaitzak
Atzo jokatutako tiradan berriz, herritarrak oso ondo ibili ziren eta lehenengo postuan geratu ziren, bai binakakoak, baita banakakoan ere. Lehenengo postuan Jose A. Arroyo eta Mikel Arroyo lasarteoriatarrak geratu ziren 95 birlekin. Bigarren berriz, Legazpiko Jon Orikain eta Mikel Ormazabal 94 birlekin. Hirugarrenek ere 94 birla bota zituzten, Legazpiko Xabier eta Pedro Lazkano. Laugarren postua lasarteoriatarrentzat izan zen, Jesus Lasak eta Iñaki Salsamendik 92 birla bota zituzten. Bosgarren postuan, Ereñotzuko Ibon eta Antonio Miner geratu ziren 92 birlekin. Seigarrenak Zeraingo Antonio Alustiza eta Luis Aizpeolea izan ziren 92 birlekin eta zazpigarrenak herritarrak, Joxean Montes eta Joxean Lasa 91rekin.
Banakako emaitzak
Banaka guztira 59 bolarik hartu zuten parte eta probaren buruan berdinketa oso gogorra izan zen herriko bi bolariren artean 48 birlarekin eta beste jaurtiketa extra batzuk behar izan zuten berdinketa hausteko. Azkenean herriko Mikel Arroyo gailendu zen, bigarrena, herrikoa ere, Jesus Lasa izan zen, hirugarren Gabiriako Iñaki Maiz, laugarren Legazpiko Jose Mª Ugarte eta bosgarren Legazpikoa ere, German Gereñau, seigarren Urnietako Jose A. Belaunzaran eta zazpigarren Hernaniko Aurelio Santos.
Hurrengo tiradak
Lasarte-Oriako txapelketako lehenengo tirada izan da, hurrengoa urtarrilaren 30ean izango da Mutiloan. Tiradak igandero izango dira, beraz, otsailaren 6an Añorgan izango dira eta azkena Legazpin jokatuko da, otsailaren 13an.