Boletoak eta porrako oinarriak dagoeneko ohiko tabernetan daude eta urtarrilare 29ko 17:00ak arte bete eta utzi ahalko dira tiketak.
Jokalariak aukeratu
Aurreko itzulian bezala, ligako jokalariak taldeetan banatuko dira, hala nola, atezainak, atzelariak, zentralak edo aurrelariak eta boleto bakoitzean 11 jokalariko taldea osatu behar da talde bakoitzetik jokalari bat aukeratuz.
Bigarren futbol porra hau urtarrileko 30eko asteburuan hasiko da eta ligako azken jardunaldian, hau da, maiatzaren 22an amaituko da.
Sariak
Jardunaldi bakoitzako saria egongo da, 60 euro eta Porrako lehenengo eta bigarren sailkatuek, 360 eta 180 eurotako sariak izango dituzte.
Era berean, hiru urdaiazpiko zozketatuko dira porrako partehartzaileen artean eta azken sailkatuak ere urdaiazpikoa izango du.
Puntu gehien eskuratzen dituen tabernak ere saria izango du.
Eta gogoratu, bi porren onenak 1000 euro eskuratuko dituela.
Partehartzera gonbita
Ostadar K.F.k lasarteoriatar guztiak gonbidatzen ditu boletoa bete eta porran parte hartzera. “Horrelako ekimenei esker, elkarteari laguntza ematen zaio Lasarte-Oriako kirol eskaintza hobetzeko,” adierazi dute arduradunek.
Sari banaketa
Era berean, antolatzaileek gogorarazten dute, lehenego itzuliko sari banaketa ostiralean, 19:00tan Ainhoa tabernan izango dela.