Aurrematrikula garaia iritsi da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 24a

Lasarte-Oriako ikastetxeek urtarrilaren 31n irekiko dute datorren ikasturterako aurre-matrikulatzeko epea.
Hori dela eta, Landaberri ikastolak eta Zumaburu-Sasoeta ikastetxeak 11-12 ikasturterako haurra matrikulatu nahi duten gurasoentzat informazio bilerak antolatu dituzte.
Landaberri ikastolak 2008 eta 2009an jaiotako haurren gurasoentzat prestatutako bilera, urtarrilaren 28an, ostiralean izango da arratsaldeko 15:15ean Garaikoetxea eraikineko soinketa gelan.
Sasoeta-Zumaburu ikastetxeak, berriz, otsailaren 3an, arratsaldeko 17:00etan egingo ditu bi bilera, bat euskaraz, bestea gazteleraz, Zumaburu eraikinean.
Gurasoek otsailaren 11a arte izango dute aukera matrikula egitekoa.