La Guindalera antzerki taldeak ostiralean aurkeztu zuen Manuel Lekuona kulturetxean La ultima cena antzezlana.
Ignacio Amestoy kazetari eta antzerki idazleak idatzitako antzezlana da. Bertan, aita semeak aurkitzen dira aurrez aurre, hainbat urteren ondoren. Aita (Jose Maya) hirurogei urte inguru ditu eta bere burua intelektual konprometitutzat du, baina kale egin du utopia zaharrak bete nahi izatean. Semea (Bruno Lastra) berriz borroka armatuko kide da eta bapatean aita bisitatzera joan da. Elkartzen direnean eztabaida gogorrak sortzen badira ere, semea gauza garrantzitsu bat aitortzera etorri da aitarengana, oso gaixo dago.