Sahararen aldeko elikagai bilketa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 25a

Saharar herriaren egoera ez da erraza. Eremu okupatuetan liskarrak daude eta Tindufeko kanpamenduetan bizi diren sahararrek ez dute bizimodu erraza. Lasarte-Orian Saharar Herriaren Lagunak elkarteak elikagai bilketa martxan jarri zuen kanpamenduetara bidaltzeko. Ikastetxe eta supermerkatuetan, urtarrilaren 28, ostiralera arte egingo da bilketa eta larunbatean, urtarrilaren 29an, Urbilen emango zaio aurtengo kanpainari.
Errefuxiatuen kanpamentura irtengo den karabana honi laguntza eskaini nahi badiozu arroza, azukrea, lekadunak, sardinak, atunak eta konpresak izatea eskatu dute elkarteko kideak.