25_Padel pista eta rokodromoa erabilgarri

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 25a

Lasarte-Oriak padel pista eta rokodromoa ditu dagoeneko udal kirol instalazioen artean. Loidi-Barreneko ekipamenduan egin diren lanen bigarren fasea izan da hau eta funtzionamenduan zegoen frontoiari batu zaizkio bi instalazio berriak.
Lan hauek Gobernu zentralak martxan jarritako Tokiko Enplegu eta Egonkortasunerako Estatuko Funtsarekin finantzatu dira. Horregatik, atzo Jesús Zaballos alkateak instalazioak erakutsii zizkien Mikel Cabieces, Euskadiko Gobernuko delegatuari, eta Pedro Luis Río Oyarbide Gipuzkoako Gobernuko Delegatuordeari.
2009an hasitako proiektu honen bigarren eta azken fase honetan padelaren ekipamendua jarri da, rokodromo egin, frontoiaren frontisa eta instalazio elektrikoa jarri dira. Honetaz gain, ekipamenduaren ingurua urbanizatu da eta ondoan Udalak bainugela publikoa jarri da.
Era honetara, padel pista eta rokodromoa kiroldegiak kudeatuko dituen zerbitzuak dira, beraz, bertan eskatu beharko da ordua.