Lehenengo bainugela publikoa urtarrilaren 25ean martxan jarri zen Lasarte-Orian.
Loidi-Barreneko frontoiaren ondoan dago eta Udalak herrian jartzea aurreikusita duenen artean lehenengoa da.
Ekimena herritar elkarteen eta herritar ugariren eskaeraren ondorioa da. Alkatearen hitzetan, "proposamen hauei erantzun azkar bat ematea garrantzitsua iruditzen zitzaigun, modu horretan lasarteoriatarren bizi-kalitatea hobetzeko, batez ere jende helduarena, izan ere, tankera horretako instalazioak edukitzeko lasaitasuna beharrezkotzat jotzen dute".
Bakarrik garbitu eta minusbaliotasunen bat duten pertsonentzako egokitua dagoen bainugela da Proiek enpresak jarri duena.
Barruan komunaz gain, kanila, eskuak lehortzekoa eta ispilua ditu.