XVII. Pala txapelketan izena emateko epea astelehenean zabalduko da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 28a

Ostadar Kirol Fundazioak gomazko pilotarekin jokatzeko XVII. Pala Txapelketa antolatu du. Astelehenean txapelketan izena emateko epea irekiko du eta otsailaren 11ra bitartean zabalik egongo da.
Ostadarrek antolatzen duen txapelketa honen ezaugarrietako bat gomazko pilotarekin jokatzen dela da.
Imanol Bardaji txapelketako antolatzaileak adierazi duenez, "honen helburua bertakoa den kirol modalitate hau herrian sustatzea da. Horretarako parte hartzen duen bikote bakoitzetik behintzat bat herrikoa izan behar du, nahita nahiez."
Partidak aurreko edizioetan bezala, udal instalazioetako frontoian, Michelingo frontoian, jokatuko dira asteburuetan.
Edizio honetan parte hartu edo informazioa nahi dutenek Ostadarreko bulegoan, Geltoki kalea 25, eman behar dute izena, astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00ak bitartean.
Honetaz gain, bilera bat egingo dute otsailaren 16ean, arratsaldeko 19:00etan, Ostadarreko bulegoan. "Ezin bestekoa da bikoteetatik behintzat bat bilerara etortzea. Egun horretan taldeen zozketa egin eta txapelketaren funtzionamenduaren berri emango baitugu.