Jesus Zaballos eta Iñaki Mugikak azaldu zutenez, herriko alderdi sozialistak hemendik aurrera erabiliko duen tresnetariko bat da.
Gunean alderdi sozialistaren informazioa, berriak, boletinak, argazkiak eta bideoak ikusteko aukera dago, baita dokumentuak ere, hala nola, Udalbatzarrera eramaten dituzten mozioak.
Era berean, Jesus Zaballosen atala dago. Honetan, alkatearen biografia eta argazkiez gain, blog-a ere egongo da.
“Herrian gertatzen diren gauzei buruzko iritzia emango dut eta jendeak esandakoari erantzuteko aukera izango du,” azaldu du alkateak.
Proposamenak
Honetaz gain, web gune honetan herritarren proposamenak biltzeko atal bat dago.
Hala ere, teknologia berriekin moldatzen ez diren herritarrek beste aukera bat dute, sozialisten herriko etxera hurbildu arratsalde batean eta bertan proposamena azaltzea.
Martxoaren 4a arte hartuko dituzte eta hauteskundeetako egitarauan sartuko ditu alderdi sozialistak. “Lasarte-Oria guztiona da eta guztiok egin behar dugu,” adierazi zuen Zaballosek.