Donostiako LVI. Nazioarteko Krosa igandean burutuko da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 28a

Urtarrileko azken igandea iritsi da eta horrekin batera, ohikoa den, Donostiako krosa.
LXI. Nazioarteko krosean gizonezko mailan, Menjo keniatarra, 2008. urteko irabazlea da aukera gehien dituena.
Baina korrikalari honetaz gain, Sergei Lebed ukraniarra eta beste bi atleta keniatarrek ere garaipena bilatuko dute. Hauek, Titus Mbishei eta Jacob Cheshari gaztea dira.
Estatuko hainbat korrikalarik ere parte hartuko dute proba honetan eta aipatzekoak dira, Estatuko txapelketan hirugarren eta laugarren izan diren, Ricardo Serrano eta Alberto Lozano edota Sergio Sanchez ere bai.
Emakumeen lasterketari dagokionez, 2008. urteko irabazlea den Eunice Jepkorir, Goshu etiopea, Kambouchia marokiarra eta Ugandako Cheptegei atleta gaztea dira faboritoak.
Lasterketa honetan, estatuko ordezkariak, besteak beste, Nuria Fernandez, Gema Barrachina, Irene Alfonso edo Marisa Casanueva izango dira.

Herritarrak

Goiza osoan zehar, 10:30etan hasita, proba desberdinak egongo dira Donostiako Hipodromoan.
Honela, lasterketa nagusia bino lehen, alebin, infantil, kadete, junior eta jubenil mailako Gipuzkoako txapelketak izango dira ikusgai.
Nagusi eta beteranoen txapelketa ere lehiatuko da, baina hori nazioarteko lehiaketaren barruan izango da.
Hau 12:15ean hasiko da emakumeen lasterketarekin, eta 12:45ean, berriz, gizonen txanda izango da.
Lasterketa hauetako batzuetan herriko korrikalariak ikusteko aukera egongo da ziurrenik, hala nola, Gonzalo Sukunza, LOKEko Guillermo Huguet edo Pili Bodegas.

Sarrerak

Hipodromora hurbiltzeko asmoa duten herritarrek 10 euroko sarrera ordaindu beharko dute. Baina aurretik erosteko aukera badago, Servikutxaren edo federazioaren bitartez. Horrela egiten dutenek 6 eurotara eskuratuko dituzte sarrerak.

Ibilgailu klasikoak

Honetaz gain, Krosseko antolatzaileek RACVN-ren laguntzaz, I. Ibilgailu klasikoen konzentrazioa antolatu dute.
Hipodromoko aparkalekuan, 25 urte edo gehiagoko ibilgailuak kotxe, zein motorrak ikusteko aukera egongo da