Buruntzaldeko Udalek gida baimena euskaraz ateratzeko ekimena jarri zuten abian eremuko auto-eskoletan iaz.
Gazteak animatzeko, gida baimenaren alde teorikoa doan eskuratzeko aukera zuten. Asteartean, Urnietako Lekaio kulturetxean zozketa egin zen, Buruntzaldeko autoeskola bakoitzeko bat.
Eta gida baimena atera duten 34 gazteen artetik, zortzi izan dira sariaren onuradun.