Futbol porrak baditu lehen itzuliko saridunak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 29a

Ostadar K.F 2010-2011 futbol denboraldiari begira antolatutako porrak baditu jada lehenengo itzuliko irabazleak.
“Don Javier Clemente” izeneko txartelak eskuratu du lehenengo postua eta 360 euroko saria. “Egun On Joxe” izenekoak aldiz, bigarren postua eta 180 euro saria.
Urdaiazpikoak
Lehenengo bi postuetan geratu ez badira ere, beste parte hartzaile askok jasoko dute saria urdaiazpiko zozketari esker. Hauek dira; Jesus Garcia, Demetrio Sanchez, Blaskel, eta Rober & Niko.
Goiegin afaria
Ainhoa tabernak ere bi pertsonentzako afaria eskuratu du Goiegin, gehien puntuatu duen taberna izateagatik. Orotara 12.602 puntu egin dituzte bertako bezeroek.
Ostadarreko arduradunek Ainhoa tabernan egin zuten ostiralean, lehenengo porra honetako sari banaketa.