29_Carrasco eta Gonzalezek irabazi zuten eremuko ehiza txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 29a

Azkorteko ermita ondoan dauden Benedika eta Buruntza belardietan, urtarrilaren 29an, larunbatean, 2. Eremuko senior, beterano eta jubenil mailako XXXI. Ehiza txikia txakurrarekin txapelketa burutu zen.
Astigarragako Gure Izarra, Andoaingo Ontza, Urnieta Santa Krutz, Hernaniko Txantxangorri eta Lasarte-Oriako Buruntz-Azpi ehiza elkarteetako hogeiren bat ehiztarik parte hartu zuten lehiaketan.
Herriko Buruntz-Azpi elkarteko ehiztariek lan ona egin zuten beterano eta jubenil mailako txapelak eskuratu eta Gipuzkoako txapelketarako txartela lortu dute hiru ehiztarik, Jesus Ferreirak, Antonio Carrascok eta Ioritz Gonzalezek.
Beterano eta jubenil mailetan aldiz, Lasarte-Oriako Buruntz-Azpi elkarteko bi kidek, Antonio Carrasco eta Ioritz Gonzalezek, hurrenez hurren, jantzi zuten txapela.