Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Giro bikaina izan zen atzo goizean Hipodromoan Donostiako LVI. Nazioarteko Krosean. Eguraldiak lagundu egin zuen, ez zuen goiz guztian euririk egin, eta bezperako zaparraden ondorioz lokatza pixka bat baldin bazegoen ere, korrika egiteko giro ezin hobea zen. Goizeko 10.30ean hasita hainbat lasterketa egin ziren, baina garrantzitsuenetan, senior mailakoan lehenengoak Kiprono Menjo kenyarra eta Nuria Fernandez 1.500 metrotako Europako txapeldun madrildarra izan ziren.
Giprono Menjo eta Nuria Fernandez izan ziren aurtengo nazioarteko kroseko proba nagusien irabazleak, baina ehunka korrikalarik hartu zuten parte maila ezberdinetako lasterketetan. Lasarte-Oriako korrikalariak gustura ziren 56. Nazioarteko Krosean egindako lanarekin, Gonzalo Sukunza 29. izan zen senior mailan, Pili Bodegas 14. emakumeen senior mailan eta Gipuzkoako bigarren, Olatz Floresek jubenil mailan lehenengo postua eskuratu zuen eta infantil mailan 15. izan zen Itoitz Rodriguez.