30_David Martin garaile izan zen Idiazabalen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 30a

Kirol probak ekimenko II. txapelketari urtarrilean eman zitzaion hasiera. Hiru proba egin dira dagoeneko, Erregeetako krosa, VI. Araitz-Beteluko krosa eta Idiazabalgo XXXI. Herri Krosa.
Azken proba honetara, Lasarte-Oriako herritar talde ugari bat hurbildu zen, urtarrilaren 30ean, eta gainera, horietako batek, David Martinek garaipena eskuratu zuen.

Lehia handia

Lasarteoriatar taldeak 576 lagunen artean egin zuen lasterka Idiazabalgo XXXI. Herri Krosean.
Hala eta guztiz ere, lasterketako lehenengo metroetatik David Martin herritarra eta Joanjo Igartzabal zumarragarra izan ziren lasterketa buru.
Igartzabalek badaki zer den Idiazbalen irabaztea, eta aurten ere aurreneko postuaren bila atera zen.
Lehia estua izan zen bi korrikalarien artean, baina Martinek lasterketa bikaina egin eta azkenko zatian aurre hartu zion Igartzabali. Helmugan, Davidek 21 segundoko errenta atera zizkion zumarragarrari, 32:17ko denbora eginez.