Txakur-heziketa programa hasi da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 31

Asteazkenean, “Asociación Noble y Fiel Amigo” elkarteko kideek txakurren jabeak hezitzeko programari hasiera eman zioten, Manuel Lekuona kultur etxean.
Elkarteko kideek, programaren berri eman zuten saioaren hasieran, zenbat hitzaldi izango diren, bi lantegi praktiko egongo direla eta 8 euro ordaindu beharko dela hauetan egoteko, etab.
Ondoren, txakurren edukitze arduratsuari buruzko hitzaldia eskaini zuten eta hitzaldira hurbildu ziren herritarrek galderak ere egin zituzten.
Programa hau Lasarte-Oriako Udalak eta “Asociación Noble y Fiel Amigo” elkarteak sinatutako hitzarmenaren ondorioz jarri da martxan.
Asteazkenekoa, sei hitzaldiren lehenengoa da eta programaren helburua, “txakurrak arduratsuki edukitzeari buruz herritarrei informazio espezializatua eskaini eta, hartara, bizikidetzan aurrera egin, osasun-arazoak saihestu eta txakur-abandonatzeen kopurua murriztu ahal izatea” da.