Lasarte-Oriako Alkoholiko Anonimo taldearen 3. Urteurrena

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 31

Bihar, asteartea, otsailaren 1a, Lasarte-Oriako Alkoholiko Anonimo taldearen 3. urteurrena ospatuko da Villa Mirentxun.
Egun seinalatu hori ospatzeko, hitzaldi irekia antolatu du elkarteak. Honetan alkoholismoari buruzko "Las Doce Trampas" deritzon lan berezia aurkeztuko da eta elkarteko kideek jakinarazi dutenez, “hitzaldira hurbiltzen direnei zirrara sortuko die entzungo dutena”.
Honetaz gain, Gipuzkoako Osasun Mental ataleko zuzendaria den Alvaro Iruin doktoreak eta Beltran familiako medikuak hitza egingo dute. Beltranek, gainera, familiaren eta alkoholismoaren inguruan, berak bizitako esperientzia berezia kontatuko du.
Ostean, Al-Anon familia taldearen ordezkarietako batek hitz egingo du eta azkenik, Lasarte-Oriako taldeko kide batek.
Gauzak honela, bihar Villa Mirentxuko ateak irekiak egongo dira 19:30etatik aurrera, taldea ezagutu eta hitzaldia entzun nahi dutenei.
Era berean, Alkoholiko Anonimoen taldeak gaixotasun honen ondorioak pairatu dituzten pertsonei eta herriko ordezkari politiko, zein elkarte desberdinei gonbita egiten die ospakizun honetara.