On Kixoteren bixita azkarra Kultur Etxera

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 31

Dultzinearen bila jarraitzen duen On Kixote, eta nobela ezaguneko beste hainbat pertsonaiekin gozatu ahal izan zuten larunbat arratsaldean Kultur Etxean Agerre Teatroa konpainiak eskaini zuen “Nork ikusi du Dultzinea” antzezlana ikusten izan ziren ume eta helduek.
Miguel de Cervantesen liburu ezagunaren pasarterik esanguratsuenak irudikatu zituzten aktoreek haurren artean irakurzaletazuna bultzatzeko helburuarekin. Gainera, bukaeran, ikusleak kantuan, txalaparta jotzen edota txotxongiloekin jolasean jarri zituzten.
Azken finean ikuskizun bikainaren partaide izan ziren antzerkira joan ziren haur eta helduak.