Gora Gora Kids taldea Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 31

Gora Gora Kids, Koldo Almandotz zinegilearen eta bere lagunen rock taldeak kontzertu bikaina eskaini zuen Jalgin ostiral gauean. Donostiarrek giro polita jarri zuten euren dantzatzeko moduko abesti biziekin eta Jalgin elkartu zirenek ederki pasa zuten gaueko 11etan hasi zen emanaldian. Gora Gora Kids taldeko lau musikariez gain, lagun batzuek ere igo ziren oholtzara kantu batzuetan abesten laguntzera.