Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oboe eta organoaren doinuek bete zuten Ama Brigitarren komentuko kapera ostiralean. Danok Kidek antolatzen dituen VI. Musika Topaketetako emanaldi honetan, Casandra Alvarez eta Alberto Saez oboe eta organo joleek kaperara hurbildu ziren herritarren gozamenerako, hala nola, Bach, Albinoni edo Telemannen lanak eskaini zituzten. Bi instrumentuak batera edo organoa bakarka entzun eta hauei buruz gehigo jakin zuten ikusleek bi musikari gazteen eskutik.