Gauzak honela, Lasarte-Oriako Udalak zerbitzu honen jarraipena jakitera eman zuen Jesus Zaballos alkateak eta Martin Moreno Zerbitzu Publikoetako lehendakariak emandako prentsaurrekoan. “Astelehenetik aurrera, baldintza berdinetan eskainiko da zerbitzua,” azaldu zuen alkateak.
Kopuru onak
Alkateak azaldu zuenez, azaroaren 12n eta urtarrilaren 12n datuak eskatu zizkion Udalak TSST konpainiari eta horien arabera, “10.260 bidaiari egon dira. Bataz bestean, azaroan 5,3 erabiltzaile izan ditu bidai batean eta urtarrilean 5,94”.
Azaroko joera jarraituz gero, 31.775 erabiltzaile egongo lirateke urtean eta urtarrilekoen arabera, 35.625.
“Datu hauek kontuan izanik, Udalak zerbitzuaren balorazio positiboa egiten du,” adierazi zuen alkateak.
Lehiaketa
Honetaz gain, zerbitzu hau Udalak kudeatu ahal izateko lehiaketara atera behar dela azaldu zuen alkateak.
Honela, lehenik, zerbitzuaren bideragarritasuna aztertzeko komisio bat sortuko dela jakinarazi zuen, “Zerbitzu Publikoetako batzordeko kideek osatutakoa izango da”.
Komisioak espedientea egin eta lehiaketarako orriak aterako dira. “Hori guztia hilabete batzuetan egingo dugu,” aipatu zuen.
Eta herrialdea zerbitzurik gabe ez uzteko, “TSST konpainiak bere gain hartuko du hilabete horietako gastua,” azaldu zuen Zaballosek eta. “Horregatik oso eskertuak gaude,” atxiki zuen.