01_Alkoholiko Anonimoen 3. Urteurrena

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 1a

Lasarte-Oriako Alkoholiko Anonimoen elkarteak herrian sortu zenaren hirugarren urteurrena ospatuko dute gaur. Eguna ospatzeko ekitaldi publikoa antolatu dute gaur arratsaldeko 19:30etan Villa Mirentxun. Bertan alkoholismoa modu berezian lantzen duen“La Doce Trampas” lana aurkeztuko dute eta elkartetik hurbiltzen duen guztiari eragina sortaraziko diela ziurtatzen dute. Ekitaldi honetan ere Gipuzkoako Osasun Mentaleko Zuzendaria den Alvaro Iruín eta familiako medikua den Beltránek “alkoholismoa familia esparruan” konferentzian beraien bizipenak emango dituzte aditzera. Jarraian Al-Anón familia taldeko kide batek hartuko du hitza eta ondoren, Lasarte-Oriako taldeko beste kide batek.

Guztientzako gonbitea

Aipatu bezala ekitaldia gaur izango da arratsaldeko 19:30etan eta Alkoholiko Anonimoen elkartetik nahi duen orori gonbitea luzatzen diete; bai gaixotasun honek euren bizitzan eragina izan duenei eta baita talde hau ezagutu nahi duen orori. Ekitaldi honetan herriko AA elkartea hurbiletik ezagutzeko aukera egongo da, baita euren bilerak eta errekuperaziorako sesioak non lantzen dituzten ezagutzeko.
Hiru urte dira elkarte hau lanean dabilela herrian eta gaur hurbiletik ezagutzeko aukera luzatzen dizute.