Alkorta andrea, behingoz badirudi zerbaitetan bat gatozela. Nik ere gomendatzen dut ikustea nire aurkezpena hautagai bezala, eta baita nire blogean parte hartzea www.jesuszaballos.es. Topaketa bikaina izan zen ehunka herritarrekin. Sentitzen dut zuretzako aitzakitzat balio izana udal intereseko gaiak lantzeko gobernu taldearekin ez biltzeko. Azken 8 urteotan eskaini dizkiguzun hitz bikainak errepasatzera gonbidatzen dizut.
Zure txantxa jarraituz, nik behintzat PROIEKTU BAT dut. Bat zero baino gehiago da, izan ere, hori da lasarteoriatarrei egin dizkiezuen proposamenen kopurua. Baina garrantzitsuena da nik, eta ordezkatzen dudan alderdiak, HIRI-PROIEKTU bat dugula Lasarte-Oriarentzat. Elkartasun, aurrerapen, garapen ekonomiko eta gizarte-justizia proiektu bat. Batzen duen proiektu bat, kentzen ez duena.
Proposamenak asko ditugu. Gure udalerria gidatu dugunon esperientzia da, bere jendea ondo ezagutzen dugunona, eta gu ondo ezagutzen gaituzte baita ere, izan ere, bat gehiago gara beraien artean, eta ez Aitorren semeak.
HHI zentro berria, Gaztelekua (beti kontra agertu zarena), padel pista eta rokodromoa, Jaizkibel plaza, hiri-autobusa, Okendoko urbanizazio berria, 303 BOE martxan jartzea, Hiri-Ordenantza, gestioak beste administrazioekin gastua murrizteko (haurtzaindegia, jangela edo zaharren egoitza)... eta ez dut jarraitzen nahikoa delako hemeroteka begiratzea alkate bezala daramadan urte honetan aurrera atera ditudan proposamenak zeintzuk izan diren jakiteko. Ez ditut egiaztagiri gehiago behar: jendeak ezagutzen nau pixkanaka. Pentsa zein lasai nagoen egindako lanarekin zuk edo zure alderdiak Lasarte-Oriaren alde egindakoan pentsatzera gonbidatzen zaitudala, ez azken urtean bakarrik, baizik eta agintaldiko lau urteetan. Zoritxarrez, ezin duzu parekatu.
Alkorta andrea, ez zaitez nahastu, Lasarte-Oriako jendearenganako errespetu handiegia dut tontoak direla pentsatzeko. Badirudi, ordea, zuk horrela pentsatzen duzula.
Jesus Zaballos, Lasarte-Oriako alkatea