Logroñon gozatzen
Logroñoko Prado Viejo zelaian izan zuen leku topaketa eta bertara, Arrasate, Hernani, Zarautz, Bera-Bera, Atletico SS, Ordizia, Iruñeako La Unica, La Rioja, Fenix de Aragon eta Ejea de Los Caballeroseko taldeak bildu ziren.
“Herriko taldeko 25 bat jokalari eta haien gurasoak egin genuen bidaia Logroñora,” azaldu digute eskolako arduradunek.
Emaitzak ez garrantzia
Alebinetako taldeak Zarauzko lau jokalariren laguntzaz bi partida irabazi eta bat galdu zuten eta benjaminek, ordea, bi galdu eta bat irabazi.
Taldeko arduradunek adierazi dutenez, partiden emaitzak alde batera utzi eta garrantzitsuena, “beste herrietako gaztetxoekin duten zaletasuna komunean jartzen Beltzak Ostadar Jalai Errugbi eskolako haur guztiek jardunaldi ederra bizi izan zutela” da.
Infantilak ere primeran
Infantilek primerako lana egin zuten Hernanin. Bertan Zarauzko taldearekin bat eginez, Ordizia eta Hernani Arrasate konbinatuaren aurka jokatu zen.