Alkoholiko Anonimoen 3. urteurrena

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ots. 4a, 01:00

Lasarte-Oriako Alkoholiko Anonimoen taldeak asteartean bere 3. urteurrena ospatu zuen Villa Mirentxun. Bertara taldeko kideez gain, herritar ugari eta Lasarte-Oriako eta andoaingo udal ordezkariak izan ziren.

Hitzaldi eta esperientziak

Ospakizunari hasiera emateko Alberto Cortezek ardoari eskainitako olerkia entzun zen.
Ostean, Alvaro Iruin medikuak, besteak beste, alkoholikoak izateak gure gizartean ekarri ditzakeen estigma, aurreiritzi eta bereizketari buruz hitz egin zuen eta hau ekiditeko hezkuntza beharrezkoa dela azpimarratu zuen.
Beltran familiako medikuak kide baten alkoholismoak familia bera ere “gaixotzera” eramaten duela aditzera eman zuen eta hori berresteko jarraian, Al Anon familia taldeko kide batek bere esperientzia aurkeztu zuen.
Azkenik, Lasarte-Oriako taldeak kideen esperientziak kontuan izanik egin duen “Las 12 trampas” lana aurkeztu zuten.