Giro onean, ostiralean, Santa Ageda bezperako eskea egin zuten herrian talde desberdinek.
Goiztiarrenak Landaberri-Garaikoetxea ikastolako haurrak izan ziren.
Baina arratsaldea izan zen talde gehienek, Erketz, Amalur dantza eta triki eskola, Zabaleta auzoko lagunak eta Xumela korua, Bertso eskola eta Musika eskolak aukeratutako momentua. Batzuk herrian, besteak baserrietan Santa Agedaren ohorezko doinuak nonahi entzun ahal izan ziren.