Bakarrizketez gozatzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 6a

Aste honetako Gazte emanaldietan, Oscar Terolek zuzendutako “Informaticidio” antzezlana iragarria bazegoen ere, azken orduko arazoek Nasdrovia antzerki taldeari lana eskaintzea galarazi zion. Ondorioz, bakarrizketak entzun ziren Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian. Egunerokotasuneko gaiak edo esperientzia bereziei buruz mintzo ziren Nasdrovia antzerki taldeko kideak, beti ere, tonu umoretsua erabiliz eta hainbat barre eta algara sortu zituzten.