06_Bodegas, Latorre eta Sevillano Gipuzkoako txapeldun berriak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 6a

Pista estaliko Gipuzkoako txapelketetan bi urrezko domina, zilarrezko bat eta estatuko junior mailako bi marka gutxieneko lortu zituzten.
Larunbateko jardunaldian. Navarra ISN taldean dagoen Jose Ramon Latorrek 60 metroko proban lortu zuen lehenengo txapela.
Igandean, berriz, 60 metro hesian proban, Real Sociedad Krafft taldean dagoen Iñigo Sevillano herritarra izan zen urrezko domina eskuratu zuen bigarrena.
Oskar Goikoetxeak zuzendutako LOKEko gazteak ere fin ibili ziren.
Irati Larrañagak jauzi hirukoitzean, 11,07 marka eginez, Gipuzkoako txapelketako zilarrezko domina eta Estatuko txapelketetarako txartela eskuratu zuen.
Bestalde, Hernaniko Landareko Errugbi zelaietan burutu zen XLVII Adarraga memoriala eta honen barruan, Gipuzkoako Kros Laburreko txapelketa, bertan, emakumeen mailan, Lasarte-Orian bizi den Pili Bodegasek eskuratu zuen garaipena 13:30 denborarekin.