06_“Oso zaila da atletismoan mantentzea”

Nerea Eizagirre 2011ko otsailaren 6a

Gaztetan hasi zen Iñigo Sevillano atletismoan, herriko LOKE taldean, gero Atletico San Sebastianen aritu zen eta egun Real Sociedad taldean dago.
Pista estalian, 60 metro hesiak proba egiten du eta aire librean, berriz, 110 m hesiak.
Gainera, aire librean hobeto moldatzen dela adierazi zuen, baina "politagoa da pistakoa" eta "60 metrotan akats gutxiago egin ditzakezu. Gaizki ateratzen bazara bost hesi dira eta 60 metro, beraz errekuperatzeko zaila da; 110 metroetan, moldatzeko aukera gehiago eduki dezakezu," erantsi zuen.
Otsailaren 6an, Gipuzkoako txapelketak burutu ziren Anoetako belodromoan eta bertan, Iñigo Sevillanok urrezko domina eskuratu zuen.
Baina ez da lehengo aldia izan, "hasi nintzenetik maila desberdinetan batzuetan txapelduna izan naiz eta besteetan txapeldun ordea".