Kopla kantu ugari

Txintxarri

Abestiak dioen bezala, ohitura zaharrak aurten ere berritu ziren gure herrian. Santa Ageda bezpera egunean, ostiralean, herriko talde batzuk kopla kantuan aritu ziren. Era honetara, Lasarte-Oriako kaleetan, zein inguruko baserrietan herritarren eztarri sanoek Agedaren omenez oles egin zuten.