Erleak erasotzen dituen liztorra hurbildu da herrira

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 7a

Erlezainak kezkatzen hasi dira Gipuzkoara Vespa Velutina izeneko Asiako liztor handiak heldu direlako. Azken hilabeteotan 14 kabi aurkitu dituzte inguruan, azkena Lasarte-Orian bertan arbola batetik zintzilik. Antonio Eleizegi Saltzate baserriko erlezainak, hala ere, sagarron-doei botatzen zaien intsektizidak kalte handiagoa egiten diela adierazi digu.