J. Olmos eta K. Tobajas Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 7a

LOKE taldeko judokek ez dute atsedenik hartzen. Lehengo igandean, urtarrilaren 30ean, junior mailako Gipuzkoako txapelketan egon ziren Gorka Aristegiren mutil eta neskak eta emaitza onak lortu zituzten, bi urrezko domina, hiru zilarrezkoak eta brontzezko postu bat.

Txapeldun berriak

LOKE taldeak Gipuzkoako bi txapeldun berri ditu maila honetan, hauek Kiara Tobajas eta Josu Olmos dira.
Kiara Tobajas 45 kilo azpikoetan garaile izan zen eta Josu Olmos, berriz, 55 kilo azpiko mailan.
Bestalde, iaz txapeldun izandako Leire Zubizarretak bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen bere mailan. Mutiletan, aldiz, Esteban Martinez 60 kilo azpiko mailan eta Asier Sagasti 81 kilo azpiko mailan izan ziren ere bigarren postua eskuratu zuten beste bi judokak.
Hauetaz gain, Mario Garridok ere bere harritxoa jarri zuen bere mailan hirugarren postua lortuaz.

Kadete kopa

Gauzak honela, Josu Olmosek asteburua Madrilen igaro du, bertan Kadete kopako jardunaldian lehiatzen.