David Martin garaile izan zen Idiazabalen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 7a

Kirol probak ekimenko II. txapelketari urtarrilean eman zitzaion hasiera. Hiru proba egin dira dagoeneko, Erregeetako krosa, VI. Araitz-Beteluko krosa eta Idiazabalgo XXXI. Herri Krosa.
Azken proba honetara, Lasarte-Oriako herritar talde ugari bat hurbildu zen, urtarrilaren 30ean, eta gainera, horietako batek, David Martinek garaipena eskuratu zuen.

Lehia handia

Lasarteoriatar taldeak 576 lagunen artean egin zuen lasterka Idiazabalgo XXXI. Herri Krosean.
Hala eta guztiz ere, lasterketako lehenengo metroetatik David Martin herritarra eta Joanjo Igartzabal zumarragarra izan ziren lasterketa buru.
Igartzabalek badaki zer den Idiazbalen irabaztea, eta aurten ere aurreneko postuaren bila atera zen.
Lehia estua izan zen bi korrikalarien artean, baina Martinek lasterketa bikaina egin eta azkenko zatian aurre hartu zion Igartzabali. Helmugan, Davidek 21 segundoko errenta atera zizkion zumarragarrari, 32:17ko denbora eginez.

Herritarrak

Baina, arestian aipatu bezala, Ostadarreko atletismo taldeko hainbat kide eta herritar batzuk ere parte hartu zuten proban honetan.
Hauek dira haien denborak: Endika Gartzia, 0:37:07-; Toño Perez, 0:39:07; Luis Enrique Gallego, 0:39:56; Juan Mari Marcos, 0:40:15; Julen Ollokegi, 0:40:18; Iurgi Auzmendi, 0:40:54; Javier Olazagoitia, 0:42:09; Juan Jose Lopoz, 0:42:55; Eduardo Ormazabal, 0:44:32; Mikel Izagirre, 0:44:49; Jose Ignacio Elvira, 0:45:33; David Sanz, 0:46:11; Miekl Ormazabal, 0:46:31; Joseba Iparragirre, 0:46:42; Francisco Javier Perez, 0:47:00; AItor Sorozabal, 0:48:55; Xabier Prada, 0:49:13; Manolo Lopez, 0:49:24; Jose Ignacio Mendiluce, 0:50:07; Peio Fadrique, 0:50:07 eta Eñaut Fernandez de Lezea, 0:53:14.
Kirol probak txapelketako hurrengo lasterketak otsailaren 26 eta 27an dira, ea gure herriko korrikalariek garaupenaik eskuratzen duten.