Entrenamenduak urrian hasi eta lan asko egin ondoren, LOKEko gimnastek larunbata honetan, otsailaren 5an hasiera eman diote txapelketen denboraldiari.
Jubenil eta kadete mailako neska gazteek Arrasaten eskolarteko txapelketako lehenengo fasea izan zuten.
Bertan jubenil eta kadete mailan banaka edo kadete mailan taldean aurkeztu zire.
Honela, Garazi Gomezek eta Miren Aizpirik uztail lana egin zuten eta Aizpea Arroyok, aldiz, sokarekin lan egin zuen bere ariketan.
Maria Millan, Ane Loiarte, Ane Ayestaran, Ainara Apezteguia eta Ariadne Aguadok osatutako kadete taldeak tresnarik zailenarekin lan egin behar izan zuen, borrak.
Aldizkari honetako edizio itxi baino lehen, ezin izan dugu txapelketako emaitzarik eskuratu.