Lasarte-Oriako Kirolen Udal zerbitzuak kirol instalazioetako bazkideentzat padel jarduerako saioak eskainiko ditu Udal kiroldegiko padel kantxa berrian.
Saioak otsailaren 12, 20, 26 eta martxoaren 12an egingo dira. Hauetan bi txanda egongo dira, bata 10:00etatik 11:00etara eta bestea 11:00etatik 12:00etara.
Kirol instalazioetako bazkidea izanik saio hauetan parte hartzeko interesa dutenek, aldez aurretik, izena eman beharko dute Kiroldegian. Saioak doan izango dira.