Karroza eta konpartsentzako diru laguntzak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 7a

Hilabete geratzen da etxeko trapu zaharrak hartu eta mozorro bat egiteko. Martxoaren 3tik 8ra Inauteriak ospatuko dira eta gure kaleak jai giroaz beteko dira desfile eta konpartsa desberdinekin.
Horregatik, Lasarte-Oriako Udalak 2011. urteko inauterietan parte hartu nahi duten elkarte, talde eta konpartsei jakinarazten zaie Inauterietako "Karroza eta Konpartsentzako" diru laguntzak eskatzeko epea bihar zabalduko dela.
Eskaera horretarako prestatu diren inprimakiaren bidez egin beharko da. Horiek beteak otsailaren 16ra bitarte, Udaletxeko Erregistro Orokorrera eraman behar dira.
Edozein zalantza argitzeko, 943 376 181 telefonora dei dezakezue edo Manuel Lekuona Kultur Etxera hurbildu.