Txuri-Urdinera irteera

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 7a

Gazte Klubeko kideek Gazteburu bereziaz gozatzeko aukera izango dute otsailaren 12an.
Herriko gazteak arratsalde pasa joango dira, Txuri-Urdin Izotz Jauregira. Hitzordua arratsaldeko 16:00etatn dute Ludotekan.
Ekintza honetan parte hartzeko, gaztetxoek merienda, galtzerdi potoloak eta eskularruak eraman beharko dituzte.
Izena ematea Ttakuneko bulegoan edo telefonoz, 943 371 448 egin dezakete interesatuek, baita aisia@ttakun.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz ere. Txangoaren prezioa 10 eurotakoa da Ttakuneko bazkide ez direnentzat; bazkideek, ordea, 8 euro ordainduko dute. Epea otsailaren 10ean, ostegunean,itxiko da.