Sorgin Dantzak kaleak alaituko ditu otsailaren 20ean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 7a

Lasarte-Oria udal herria sortu zenaren 25. urteurrena ospatuko da hilaren 14tik 20ra.
Eta antzinako ohitura jarraituz, ospakizun hauen barruan Sorgin Dantza egongo da.
Otsailaren 20an, igandean izango da hori eta herriko kaleak doinuz eta dantzaz betetzeko, Ttakun Elkartetik herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu.
Ez da entsegurik egingo, garrantzitsuena blusa jantzi eta haur eta helduen zortzikotearen atzean dantzatzea izango da.
Aldaketa nagusia, hasiera eta amaiera izango dira. Zumaburuko eliza ondotik, arratsaldeko 16:00etan atera eta Loidi Barreneko frontoian amaituko baita Sorgin dantza. Ordu edo leku aldaketarik balego antolatzaileek jakitera emango dute.