Denbora tarte honetan 2 tona bildu dituzte gure herrian, iaz baino tona bat gutxiago.
“Aurten Usurbilgo taldeak bere aldetik egin du elikagai bilketa eta Urbilen 700 kilo bildu. ditugu iaz baino gutxiago,” azaldu digute taldetik.
Hala ere, pozik agertu da Lasarte-Oriako taldea herritarrek krisi egoera honetan egindakoagatik “Gauza handia da, Lasarte-Oria moduko herri batek , nahiz eta krisia egon, 2 tona ematea. Horrek saharar herrian pentsatzen dutela adierazten digu,” aipatu digu Hauari sahararrak.
Horregatik, taldeak eskerrak eman nahi dizkie bilketa puntu izan diren ikastetxe eta supermerkatuei, parte hartu duten herritarrei eta Lasarte-Oriako Udalari lekua eta furgonetak uzteagatik.
Salaketa egin
Era berean, Saharar herriak pairatzen duen egoera salatu nahi du elkarteak.
“Ez da justua aberastasun handiko lurra den Saharara, arrantza eremuak, etab dituen herriari guk atun eta sardina latak bidali behar izatea,” aipatu dute.
“Errefuxiatuen egoera latza da, janari blokeoa dute eta ezin dira haien lurrera bueltatu,” adierazi dute.
Honetaz gain, eremu okupatuetan isiltasuna nagusi dela gogoratu dute, “baina atxiloketak jarraitzen dute eta berri batzuk iristen zaizkigu”.
Saharraren esperantza, Hauariren hitzetan “independentzia lortu eta, era horretara, Saharar eta Lasarte-Oriako herrien arteko elkarkidetza sustatu eta herria garatzeko aukera izatea” da.