07_Arte eszeniko gehiago kafetegiko saioetan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 7a

Lasarte-Oriako Udalak eta Xpressionk Kultur elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo, astelehena.
Sinaketa ekitaldian Lasarte-oriako alkatea Jesus Zaballos, Jokin Telleria xpressionk elkarteko arduraduna, Marisa Zubiri gazteria saileko lehendakaria eta Xabier Goitia manuel Lekuona kultur etxeko kudeatzailea egon ziren.

Hitzarmena

Hitzarmenean adierazten denez, “Lasarte-Oriako Udala interesaturik dagoela Xpressionk elkarteak bere baliabide eta medio pertsonalen estruktura aporta dezan, Lasarte-Oriako udalerrian garatzen diratekeen ebentu kultural jakin batzuei estaldura emateko”.
Honela, hamahiru emanaldi kudeatuko ditu Xpression kultur elkarteak eta horietako bost gutxienez kontzertuak izango dira.
Izan ere, hitzarmenean adostu den bezala, “Lasarte-Oriako Udalak Elkarteari 3.950,00 eurotako diru-laguntza ordainduko dio, hitzarmen honetan aurreikusitako bost kontzertuak emateko”.