Erraustegiaren babesleen aurkako elkarretaratzea

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 9a

Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak La Caixa eta Banesto bankuen aurkako salaketa kanpaina antolatu du otsailean zehar, Gipuzkoa Zero Zabor, Ekologistak Martxan eta Eguzki talde ekologisten parte hartzearekin.
“Aipatutako bankuak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin, Zubietako erraustegia egiteko beharrezkoa den kopuruaren zati bat, 60 milioi euro, negoziaketetan daude,” azaldu du Koordinadorak.
Era berean, “Banestok eta la Caixak lehentasun osoa ematen diete etekin ekonomikoei, nahiz eta garbi egon erraustegiak inguru zabal bateko biztanleen osasunaren gainean eragin negatiboa izan dezakeela, nekazaritza, abelzaintza eta ingurugiroa era nabarian kaltetuak izango direla, baliagarriak diren lehengaiak erreaz CO2 eta NOx kantitate handiak igorriko dituela atmosferara, hauek direlarik aldaketa klimatikoaren eragile nagusiak edo gizartearen parte handiak hondakinen kudeaketa jasangarrigo baten aldeko apustua egiten duela,” salatzen dute Korodinadoratik.

Elkarretaratzeak

Honen aurrean talde ekologistek hainbat ekintza antolako dituzte hilabete honetan: elkarretaratzeak banku hauek Gipuzkoan zehar dituzten bulegoen aurrean, gutunak bulegoetako arduradunei, besteak beste.
Gauzak honela, Lasarte-Oria Bizirik! taldeak larunbatean, otsailaren 12an, eguerdiko 12:00etan Denon osasunaren gainetik beraien negozioa aurretik lelopean elkarretaratzea egingo du Lasarte-Oriako Caixako bulegoaren, Kale Nagusia 38, aurrean.