Azkenean posible izan da

Txintxarri 2011ko otsailaren 11

Ikusi duzue? Azkenean posible izan da: Alkate jauna langabeez gogoratu da eta udal zerbitzuen tasetan beherapenak egin dizkie. Zein ideia ona alkatearena! Fina izan da horretan, ezta? Denbora gutxi behar izan du, ordenantza fiskalak onartu zirenean, Lasarte-Oriako Herritarren Plataformak langabeak kontuan izateko proposamena egin baitzuen. Lasarte-Oriako Herritarren Plataforma gizarte proposamenak egin zituen talde bakarra izan zen berez, familia ugari, langabeengan, e.a. pentsatzen, hau da krisi honetan egoera txarrean daudenengan. Beste alderdiek ez zuten horrelako proposamenik egin, ezta PSE-EEk ere. Horregatik, azkenean, guri arrazoia emateak pozten gaitu.
Kontua da partidu txikia izan arraen, gobernu taldeak asko entzuten gaituela. Egia da haien atzetik ibili behar dela, Kirol arloko zinegotziari kiroldegiko zein makina hondatzen diren esan behar zaio; Lan eta zerbitzuetakoari, errepidetan zuloak non dauden eta zein baldosa edo kutxatila hondatu den. Loidi-Barreneko urbanizatze lanetan sortzen diren putzuen argazkiak bidali ditugu, haiek dudarik ez izateko. Eta zaharren erresidentziako lanak? Berriztatze oso horretan akats ugari antzeman eta hauen berri eman dugu. Gure oharpenak kontuan izango dituzte orain edo beste eraberritze bat egongo da hemendik bi urtetara salatutako hutsak konpontzeko?
Baina azkenean kasu egiten digute. Alkateak ideia gure izan zela esatea ahaztu duela? Beno, tasak jasotzen dituztenak ere ez zituen ohartarazi, eta orain langabeak prozesioan doaz kiroldegira soberan kobratu dietena bueltatzeko eskatuz. Hau urtarrilaren 1ean indarrean egon behar zela eta ez otsailaren 1ean? Ze gauzak eskatzen dituzuen! Zuzenketa egiteaz gainera, tasak, urtekoak eta udalbatzarrean onartuak direnak, urtero kobratzea eskatzen duzue; honelako lardaskeria bat egin eta listo, badaukagu aldizkarietan beste argazki bat, beste urtegi bat inauguratu balu bezala.
Esandakoa, inoiz ez izatea baino, berandu izatea hobe. Baina, alkate jauna, ez luze jo, Lasarte-Oriako Herritarren Plataformak azaroaren 4an azaldu zion PSE-EEren urriaren 26ko proposamenak ez zuelako hori jasotzen eta azaldu eta gero, ez zuen argi ikusten. Lasarte-Oriako herritarrek ez dute errurik, ez, Lasarte-Oriako Herritarren Plataformak ideia bat eman eta zuk hau onartzeko hainbeste denbora behar izateagatik.

Erredakzioan itzulia

Ana Isabel Prieto
Lasarte-Oriako Herritarren Plataformako zinegotzia Udalean