Ostadar Kirol Fundazioko mendiko sailak gogoratzen du mendiko kirolak , hau da, eskia, mendiko txirrinda, ibilaldiak edo eskalada maiz egiten duten herritarrek federatuak egotea komeni dela.
Mendiko federatu txartela izateko interesa dutenek Ostadarreko bulegora hurbildu, Geltoki kalea 25 zb., 18:30etatik 20:00etara, eta informazioa eskatu dezatela.